"Gabe"
hitzaren idazkera, nola idatzi behar den, alegia, argitu nahi genuke
gaur.
"Gabe"
hitza bereiz idatziko da. Adibidez: "argirik gabe geratu da etxea".
Kontuan izan hiru modutara ager daitekeela.
Esaterako:
- "Argirik gabe".
- "Argi gaberik".
- Eta "argi gabe".
Gaizki legokeena, "argirik gaberik"
da.
Dena
dela, "gaberik" hitzaren aldaera den "barik" forma
oso erabilia da.
Bai,
jakina! Baina hori ere bereizita idatziko dugu: "argi
barik", "uste barik",
edo "ezer esateko
asmo barik", hain zuzen ere, Euskaltzaindiak
"gabe" bereiz idatzi behar dela erabaki duelako.