"Dagokionez"
 

 

 Nahasketa txiki bat argitu nahi genuke gaur, "dagokionean" eta "dagokionez" esapideen artekoa.

 Gaztelaniazko "en lo que respecta" esaldiak sortzen duen nahastea dugu hori. Izan ere, "dagokionean" esapidea denborazkoa da beti, hau da, "noiz"-i erantzunez erabili da beti euskaraz. Adibidez: "dagokionean emango dizut erantzuna".

Besterik da, ordea, azken bolada honetan zabaldu den erabilera okerra, hau da, "dagokionez" esapidearen ordez "dagokionean" erabiltzea.

Kontuan izan, beraz, denborazkoa denean bakarrik erabili behar dela "dagokionean", eta gainerakoetan, berriz, "dagokionez".

 Argiago gera dadin, hona hemen oker-zuzenketa: "gai horri dagokionean"...

 Ez!: "gai horri dagokionez" esan behar da.

 Eta, azkenik, "Josuri dagokionean"…

 Hori ere gaizki: "Josuri dagokionez" esan behar da.

 

 

"Gai horri dagokionez"

 

"Gai horri dagokionean"