Gero
eta gehiagotan entzuten dugu gaztelaniaren eraginezko esaldi oker hau:
"si
Ixabelek badaki!".
Esan
dezagun lehenik, "si" hitza, euskaraz behintzat, musika-nota
bat besterik ez dela. Euskarak ez du beste "si" hitzik,
eta ez duzue inongo hiztegitan aurkituko.
Zuzen
ditzagun, beraz, honako erdarakada hauek. "Si
Ixabelek badaki!" esan ordez...
"Ixabelek
badaki eta!" .
Era
berean, "si
hark esan digu"...
Hori
ere ez dago ongi: "hark
esan digu eta!".
Hortaz,
ez eta ere, ez esan "si
eguraldi ona egiten du!", baizik
eta...
"Eguraldi
ona egiten du eta!". Eta berdin: "si
nik egin dut" esan ordez, "nik
egin dut eta!"; edo "si
txokolatezko pastelak gustatzen zaizkio"
esan ordez, "txokolatezko
pastelak gustatzen zaizkio eta!".