"Ba-" aurrizkiaren idazkerari lotuko
gatzaizkio. Batasuna egina den kasu batzuetan, araua zein den oroitarazi
besterik ez du egin Euskaltzaindiak.
"Ba-"
aurrizkia baldintza markatzeko hizkia da kasu batzuetan; adibidez,
"Mikel etortzen bada, elkarrekin afalduko dugu"
esaldian. Horrelakoetan, lotuta idatziko dugu "ba-"
aurrezkia.
Beste kasu batzuetan, ordea, ez da baldintzazkoa.
Adibidez, "badator
Mikel" kasuan. Baina, hor ere lotuta
idatziko dugu.
Beraz,
bietan aditzarekin lotuta idatzi beharko da, bereizketarik egin gabe.
Baina, bada salbuespen bat ere.
Bada,
bai! Hain juxtu ere, baldintzazkoa izan ez, eta hizki horren eta aditzaren
artean beste hitz batzuk sartzen direnean; hau da, "ba
omen dator Mikel" edo "ba
ote dator Mikel?" diogunean, adibidez.
Orduan, "ba-" aurrizkia bakarrik eta lotu gabe idatzi
behar da.