"Komunitate" edota "elkarte"
hitzen ordaintzat aipatuko dugu "erkidego" hitza, egunero-egunero
erabili ohi ditugun izen ofizial batzuk direla-eta, hala nola, Nafarroako
Foru Komunitatea, Euskal Herriko Autonomi Elkartea, Europako Ekonomi
Elkartea etab.
Batetik,
ez dago bi hitz erabili beharrik —komunitate eta elkarte, alegia—, baldin
eta bi hitz horiek gauza bera adierazten badute.
Baina, bestetik, hizkuntzaren batasunean
pentsatuz, badugu bai Nafarroarako eta bai mendebaldeko hiru herrialde
historikoetarako balio digun hirugarren hitz bat: "erkidego"
hitza. Oso tradizio handiko hitza dugu, eta, gainera, eguneroko elkarte
arruntak eta politika-mailakoak bereiziko lituzke.
Beraz,
bi arrazoi genituzke Euskaltzaindiak gomendatzen duena onartzeko.
Halaxe
da! Batetik, hitz hauek Euskal Herriko hiru eremu politikoetan oinarritzen
dira, eta, bestetik, bi erkidegoen arteko hizkuntzaren batasuna bultzatzen
dute.
Horregatik,
Euskaltzaindiaren gomendioa...
Ez
dezagula erabili "Euskal
Autonomi Elkartea", baizik eta
"Euskal Autonomia
Erkidegoa".
Ez erabili "Nafarroako
Foru Komunitatea", baizik eta "Nafarroako
Foru Erkidegoa".