Musikazaleentzat,
batik bat, gaurko ohar eta aholkua. Bilboko Euskalduna jauregira edo
Donostiako Kursaalera joanik, zer belarriko min "orkestrak
Kursaalen ondo sonatzen du" entzutean!
Hiztegira
joz gero, gauza bera dira "sonatua" eta "ospetsua".
Adibidez, "Euskal Herriko kantari sonatuak".
Alabaina, kontuan izan euskarazko "sonatu
izateak" ez duela gaztelaniaren "sonar" aditzaren adierarik.
Beraz, erdaraz esaten bada "este disco suena bien", euskarazko
ordaina ezin da izan, inolaz ere, "disko
honek ongi sonatzen du".
Hortaz,
orkestrak eta hitzek, biek behar dute izan entzungarri eta soinu oneko.
Alegia, nola esan "la orquesta suena bien en el Kursaal"?
Bada,
"Orkestra
ondo entzuten da Kursaal-en".
"Esta
guitarra suena bien"?
"Soinu
oneko gitarra da hau", edo "soinu
ona du gitarra honek".
Nola
esan "el nombre de Antonio suena para juez"?
"Antonioren
izena barra-barra dabil", edo "Antonioren
izena askotan entzuten dugu".
Azkenik,
nola esan "este disco suena bien"?
Bada,
"disko
polita dugu honako hau", edo "disko
honek soinu ederra du".