"Iritzi"
 

 

 Aditz nahiz izen gisa, "iritzi" erabiltzearen alde agertu da Euskaltzaindia. Beraz, "eritzi" ez baina, "iritzi" erabili behar.

 Atzera-aurrera batzuk izan dira hitz honekin, euskara batua eratzen hasi zenean, eta baita haren finkatze-prozesuan ere, Bizkaiko tradizioko "eritzi" eraren aldeko apustua egin zuten batzuek. Gerora, ordea, literatur tradizioa zehatzago aztertzean, garbi ikusi zen azken bi mendeetan "iritzi" izan dela gehien erabili den forma.

 Beraz, horra hor Euskaltzaindiaren erabakia: erabil dezagun "iritzi", eta, ondorioz, ez esan "lankide guztion eritzia behar dugu", edo "ondo erizten diot horri", baizik eta...

 "Lankide guztion iritzia behar dugu" eta "ondo irizten diot horri".

 

 

"Iritzi"

 

"Eritzi"