"Hankak txindurritu!"

 

 

 Bada, bai! Hankak "txindurritu" egiten direla esan behar, eta ez "lokartu", ez baitago "hankak lokartu zaizkit" esaterik.

 Garbi dago horrelakoak gaztelaniako "se me han dormido las piernas" esapidearen kalko okerrak direla.

Euskaraz, hori adierazteko, "txindurritu" edo "txingurritu" esan izan dugu beti. Beraz, Euskaltzaindiaren hiztegi batua "t" hizkira iristeke dagoenez, oraingoz bietako edozein erabil dezakegu idazteko.

 Ariketa txiki batez amaituko dugu, beraz. Ez esan "besoak lo hartuta esnatu zen", baizik eta...

 "Besoak txindurrituta esnatu zen".

 Eta, ezta ere, ez esan "eskuak edo hankak lokartu zaizkit", baizik eta...

 "Eskuak edo hankak txindurritu zaizkit".

 

 

"Hankak txindurritu edo txingurritu"

 

"Hankak lokartu"