Euskal
Herri osoari begira, eta gure tradizio idatzia kontuan harturik, badirudi
"arrazoi
duzu" esapidea egokiagoa dela euskara
baturako "arrazoia
daukazu" esapidea baino!
Bada,
bai!
Izan ere, "arrazoi duzu"-k tradizio askoz hobea du Bizkaian sortu eta
gero Gipuzkoan hedatu den "arrazoi
daukazu"-k baino.
Kontu egin "arrazoi duzu" ereduzko
idazle askok eta askok erabili dutela, hasi Axularretik eta Orixe eta
Mitxelenarekin bukatu.
Eta, horrezaz gain, "arrazoi duzu"
esapidea egokiagoa da Iparraldean ez dagoelako "arrazoi daukazu"
moldearen aztarnarik, ez lehen, ez orain.
Beraz,
kontuan har ditzagun esapide zuzenak. "Horretan
badirudi arrazoia daukazula" esan
beharrean…
"Horretan
badirudi arrazoi duzula", edo "horretan
badirudi arrazoia duzula" .
"Bizilagunek
galdetu digute ea nork daukan arrazoia"
esan ordez…
"Bizilagunek
galdetu digute ea nork duen arrazoi",
edo, baita ere, "ea
nork duen arrazoia".
Eta,
amaitzeko, "argi
dago guk daukagula arrazoia" esan
beharrean…
"Argi
dago guk dugula arrazoi", edo "guk
dugula arrazoia".