"Eguraldiaren arabera"

 

 

 Euskaltzaindiaren beste erabaki baten berri eman behar dizuegu gaur; "arauera" eta "arabera" formei dagokien erabakia, hain zuzen ere.

 Hartua du erabaki hori Euskaltzaindiak, eta, bi forma horien artean, bigarrena hobetsi du, hau da, "arabera".

Beraz, euskara baturako erabakitzen den forma bakarra horixe da: "arabera".

 Hortaz, "eguraldiaren arauera joango gara", edo "beharren arauera erabakiko dugu" idatzi ordez…

 "Eguraldiaren arabera joango gara" eta "beharren arabera erabakiko dugu".

Hortaz, "arauera" baztertu, eta zeren edo noren "arabera" erabili beti.

 

 

"Eguraldiaren arabera"

 

"Eguraldiaren arauera"