"Betiko"
 

 

 Horixe ikasi behar genuke gaur: "betiko", eta ez "betirako".

 Bada, bai; ondo esana! Iparraldean "betikoz" ere esaten duten arren, Euskaltzaindiaren arabera, euskara batuan idazteko, hobe "betiko" hitza erabiltzea.

 Ohi bezala, esan beharrik ez idazle eta hiztunen usadioa kontuan hartuta ematen dela aholku hori.

 Bada, bai! "Betirako" hitzaren adibide guztiak berriak dira, mende honetakoak eta mendebaldekoak gainera, Labayenek, Lizardik, Basarrik eta abarrek erabiliak.

 Beraz, "betiko" izango genuke Euskaltzaindiaren arabera erabili beharreko forma egokia.

 Halaxe da! "gaurko" edo "biharko" bezalaxe, "atzoko egin behar zen" esan beharko dugu, eta ez "atzorako"; edo, berdin, "betiko etorri zaigu" eta ez "betirako".

 

 

"Betiko etorri zaigu"

 

"Betirako etorri zaigu"