"Bera" eta "berdina"

 

 

 Funtsezkoa da "bera" eta "berdina" bereiztea, bi gauza ezberdin esaten ari baikara.

 Bada, bai, dudarik gabe! Adibidez: "Joseba eta Luis etxe berean bizi dira" esaten badugu, kasu honetan etxe bat besterik ez dago.

Eta, horregatik, gauza bera litzateke esatea "Joseba eta Luis etxe batean bizi dira". Baina, jakina, oker legokeena zera da: "etxe berdinean" bizi direla esatea.

 Beraz, garbi dago gaztelaniaz "la misma casa" esaten delako sortzen dela euskaraz "berdina" eta "bera" ez bereizte hori.

Hortaz, ariketa moduan, ez esan "egun berdinean joan ziren oporretara", baizik eta...

 "Egun berean joan ziren oporretara".

 Ezta ere, ez esan "eskola berdinean daude", baizik eta...

 "Eskola berean daude".

 Edo, azken adibide gisa, ez esan "etxe berdineko seme-alabak gara", "ordu berdinean joango gara" edo "irakasle berdina dute". Oker horiek zuzenduz, esan dezagun...

 "Etxe bereko seme-alabak gara", "ordu berean joango gara" eta "irakasle bera dute".

 

 

"Eskola berean daude"

 

"Eskola berdinean daude"