Horra
askoren kezka: zetaz ala zetarik gabe idatzi behar da?
Literatur
tradizioari erreparatuz erantzun beharko dugu. Iparraldean ez dago dudarik:
1627an, estrainekoz, Etxeberri Ziburukoak eman zuenetik ia salbuespenik
gabe agertu da "ohiko" forma. Adibidez: "ohiko
bidetik etorriko da".
Beraz,
Iparraldean gauzak argi eta garbi, gatozen Hegoaldera.
Hegoaldeko
tradizioan gutxitan agertzen da, baina 1968 baino lehenagoko adibideetan,
"ohi" forma erabili zuten Orixek, Zaitegik, Mitxelenak, Txillardegik
Kontua da azken hogei urteotan nagusitu
dela Hegoaldean "ohizko"
aldaera, eta "egiazko"ren analogiaz gainera, seguraski.
Beraz,
bata nahiz bestea erabili, batzen gaituena eta, haatik, gomendagarri
izan daitekeena; batez ere, idazteko orduan, "ohiko"
izan daiteke.
Bada,
baietz esan behar! "Ohiko"/"ohizko" bikoteari dagokionez,
Euskaltzaindiak, inolako aukerarik egin gabe, esan duena zera da: "ohiko"
dela tradizioan nagusitzen dena, eta Iparraldean gaur bizi den forma
bakarra.