"Jokoa" ez da "jolasa"
 

 

 Garbi legoke hori, baina sarriegitan nahasten ditugu "jokoa" eta "jolasa". Beraz, saia gaitezen bereizten.

 Bada, esan dezagun umeak herriko plazan jolasean ibiltzen direla edo jolasean aritzen direla, baina herriko pilotalekuan Eugik eta Belokik jokatu egiten dutela pilota-partida.

Alegia, "jokoa" atsegin hartzeko ariketa arautua da, norgehiagoka. Gainera, jokoan batek galdu eta besteak irabazi egiten du, dirua esate baterako.

 Beraz, horregatik esaldiok: "karta-jokoan ari", "jokoa ez da errenta", "jokoan ondo larrutu omen dute", etab. Ikus dezagun orain zer den "jolasa".

 "Jolasa" atsegin edo atseden hartzeko edozein jardun, olgeta, dirurik jokatzen ez den joko edo kirol izan daiteke.

Eta hortik esaldiok: "ez dira horiek haur-jolasak", "eskolako jolas-orduak", "ez dute atseden eta jolas-beharrik", edo "haur-jostailu bat bezala hartu haute jolas egiteko".

 

 

"Pilotariek partida luzea jokatu dute"

 

"Pilotariek partida luzea jolastu dute"