"XXI. mendea". Nola idatzi?

 

 

 Ahozkoan ez dugu inolako eragozpenik, zenbakiei "–garren" atzizkia erantsi, eta kito. Adibidez: "hogeita batgarren mendea", "hirugarren etxea", etab. Baina, idazteko? Nola idatzi XXI. mendea?

 Laburbilduz, hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia:

Ordinaletan, "garren" ahoskatzen den bakoitzean, puntu bat jartzeko gomendatzen du; hain zuzen ere, ordinala adierazteko. Alegia, "garren" esango litzatekeen tokian, puntua jarri behar da sistematikoki.

 Ikus ditzagun bi adibide.

 Adibidez:

  • "Atano X.arekin" idazten badugu, lehendabizi Atano idatzi; gero, hamar erromatar zenbakia jarri; ondoren, azken honi lotua, puntua; eta, azkenik, egokitzen den deklinabide-atzizkia, adibide honetan norekin kasuari dagokiona, hau da, -arekin.
  • Bigarren adibidea "12. mendean" izango litzateke, eta hau idazten badugu, gauza bera: 12 zenbakia, puntua zenbakiari lotua eta, azkenik, mendean hitza.

 Dena dela, oso-osorik idazteko orduan, kontuz ibili "bat" eta "bost" zenbakiekin.

 Bai.

  • "Bat" zenbakiaren "t" kontsonanteari eusten zaio. Adibidez: "hogeita batgarren", "hirurogeita batgarren", etab.
  • Galdera egiteko ere "zenbatgarren" erabili, hau da, "t" kontsonantea duela.
  • Salbuespena "bost" zenbakiarena, "t" hori galdu egiten baitu: "bosgarren", "hogeita bosgarren", "hirurogeita hamabosgarren", etab.

 

 

"Zenbatgarren?". "Bosgarren"

 

"Zenbagarren?". "Bostgarren"