"Egitea berak hori!"

 

 

 Horra esaldi trakets bat haur baten ahotan: "aizu, egitea berak hori!".

 Kontua da mezu hori oker dagoela, eta, horretarako, beste honako bi modu hauek erabili behar ditugula:

  • "Aizu, egin dezala berak hori!";
  • Edo: "aizu, egiteko berak hori!". Alegia, gramatikariek subjuntibozko esalditzat dauzkate horiek; horrelakoetan helburua, nahia, desioa, asmoa, aholkua etab. adierazten direlako.

 Pentsatuz egoera askotan erabili behar izaten ditugula molde hauek, ikus ditzagun gaur aginterazko esaldi batzuk. Hona hemen oker-zuzenketa: "Ekartzea Mikelek!"...

 Bada, ez!: "ekar dezala Mikelek".

 Beste esaldi bat, hau ere oker: "idaztea berak gutun hori!"...

 Zuzendu beharrekoa, jakina: "idatz dezala berak gutun hori!".

 Eta azkenik: "esatea Nekanek egia!"...

 Ez. "Esan dezala Nekanek egia!".

 Hortaz, zer erabili horrelako egoeratan?

 Bada, dagokion aditz laguntzailea. Adibidez: "eros dezazun komeni da", "joan gaitezen polizia etorri baino lehen", etab.

Edo erabil ditzagun helburuzko "–teko" edo "–tzeko". Adibidez: "geldi egoteko hemen!", edo "apunteak beharko ditut aprobatzeko".

 

 

"Aizu, egin dezala berak hori!"

 

"Aizu, egitea berak hori!"