Bi
horiez gainera, "adibide" ere aipatu behar da. Aitak ez dio
seme-alabari adibide ona ematen, "etsenplu" ona baizik. Aita
"eredu" izan daiteke; ez ordea, "adibide".
Beraz, eman ditzagun hitz horien adierarik
ezagunenak. Hasteko, "eredu".
"Eredu"
zerbait egiteko edo moldatzeko iturburutzat hartu behar den zera da.
Alegia, "zerbait edo norbait eredutzat hartu".
Bigarrena, "adibide".
Adibide"
zerbait argitzeko edo adierazteko aipatzen edo erabiltzen den egite,
aipu edo gertaera. Esate baterako: "adibideak jarri", "adibide
gisa".
Eta,
azkenik, "etsenplu".
"Etsenplu",
batez ere, Iparraldean erabiltzen dute, "eredua", "adibidea"
aipatzeko: "etsenplu ona eman".
Beraz,
"adibide" eta "etsenplu" ez dira beti sinonimo.
Beti
edo…, askotan ez behintzat; beste batzuetan bai. Horregatik, "adibideak"
edo "etsenpluak" emango ditugu, baina aitak ez dio seme-alabari
"adibide" ona ematen, "etsenplu" ona baizik.