"Manifestaziora deitu"
 

 

 Manifestazioetara joan... joan daiteke, baina nola esan euskaraz "han convocado una manifestación?". "Deitu" edo "dei egin" aditza aukeratzen badugu, bi aukeraren aurrean gaude.

 Halaxe da.

  • Batetik, nolako deia egin duten adieraz genezake, eta, hortaz, "manifestaziorako deia egin dute", edo "manifestazio-deia egin dute" esan beharko genuke.
  • Eta, bestalde, nora edo zertara deitu diguten adieraz genezake, eta, orduan, "manifestaziora deitu", edo "manifestazioa egitera deitu digutela" esango genuke.

 Beraz, bi molde horiek hobetsiko ditugu.

 Bada, bai: "manifestaziorako deia egin dute", edo "manifestaziora deitu digute".

Eta, ondorioz, "manifestazioa deitu" bezalakoak baztertu, gaztelaniaren "han convocado la manifestación" esamoldearen kalko okerrak direlako.

 

"Manifestaziorako deia egin",

"manifestaziora deitu"

 

"Manifestazioa deitu"