"Elkar"
hitza eta bere ordezkoa, "bata bestea", aipatu nahi
ditugu gaur. Adibidez, zer esan nahi dugu "laster elkar ikusiko
dugu" esanda?
Bada,
zuk ni eta nik zu ikusiko zaitudala; hau da, batak bestea ikusi.
Eta
"aita eta semea elkarrekin etorri direla" esanda?
Bata
bestearekin etorri direla.
Beraz,
gauza bera dira "elkarrekin" esatea, edo "bata
bestearekin" esatea!
Jakina!
Eta gauza bera, baita ere, "elkarri" esatea, edo "batak
besteari" esatea.
Ariketa
moduan, oker-zuzenketa hauxe egingo genuke. Ez esan "ikusiko
gara", baizik eta...
"Elkar
ikusiko dugu".
Ez
esan "ez
dute elkar hitz egiten", baizik
eta...
"Ez
dute elkarrekin hitz egiten" edo
"ez diote elkarri
hitz egiten".
Eta,
era berean, "gu
elkar ondoan esertzen gara" esan
ordez...
"Gu
elkarren ondoan esertzen gara".