"Nekatuta gaude"

 

 

 Presta gaitezen "nola gaude?" galderari erantzuteko.

 Bi modu edo bi aukera ditugu.

  • Batetik, aditzari "–ta" edo "–rik" erantsiz; hau da, "nekatuta" edo "nekaturik gaude" esanez;
  • Edota, bigarren aukera, singularrean "-a" eta pluralean "–ak" erantsiz aditzari: "nekatua" edo "nekatuak".

 Baina, bada hor tartean aldrebeskeria bat: "nekatutak gaude".

 Jakina, "-ta" atzizkia, adizlaguna denean, aldagaitza baita, hau da, ez du pluralik onartzen, nahiz eta gaztelerak "cansado" eta "cansados" —singularra eta plurala— bereiztu.

 Beraz, zehazki erantzunez: "nola gaude?"

 Bada, "nekatuta", "nekaturik" edo "nekatuak gaude". Inolaz ere ez "nekatutak".

 

"Nola gaude?"

"Nekatuta", "nekaturik", "nekatua(k)

 

"Nekatutak"