"Inor ez", "ezer ez"

 

 

 Baina, Iparraldean eta Nafarroan deus ez! Bi akats egin ohi ditugulako aipatu nahi ditugu biak.

 Halaxe da, galderetan eta ezezkoetan egiten ditugu oker horiek. Batetik, ezezkoa bi aldiz ematean: "ez dut ikusi inor (ere) ez". Oker esanda dago esaldi hori, "ez dut inor (ere) ikusi" esan behar baita.

Eta, bestetik, bigarren akatsa, "inor" edo "ezer" bakarrik doazenean ezezkorik gabe jartzean egiten da; hau da, "nor etorri da? Inor". Gaizki erantzunda, "inor ez" esan behar da.

 Beraz, galderari motz erantzuten badiogu, osorik eman: "inor ez" edo "ezer ez".

Eta, erantzun luzea eman nahi badugu, berriz, ez eman ezezkorik bi aldiz. Ikus dezagun bi galdera zehatzetan. Lehenengoa: "nor etorri da?".

 Bi modura erantzun daiteke: "inor ez" edo "ez da inor etorri".

 Bigarren galdera: "zer egin duzu?".

 Hemen ere aukeratu bera: "ezer ez" edota "ez dut ezer egin".

 

 

"Ez dut inor ikusi". "Inor ez"

 

 

"Ez dut ikusi inor ez". "Inor"