Adibide
bat besterik ez da, alfabetoa edo ABC-a erdaraz ikasi duenari euskal
letren izenak gogoratzeko.
Euskaltzaindiak
hartutako erabakiaren arabera, euskal alfabetoa 27 letrak osatzen dute,
kontu eginik letra batzuk, adibidez, C eta honen aldaera Ç (C
hautsia) Q,V,W eta Y ere euskal alfabetoan sartu direla, ohiko euskal
hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren. Adibidez, New York edo Costa
Rica idazteko.
Bestalde,
bi R (erre gogorra), bi D, bi T eta bi L, hau da, letra bustiak ere
baditu euskal alfabetoak TS,TZ eta TX dituen bezalaxe.
Eta,
horrekin batera, kontuan izan Ñ letra ere euskal letra eta fonema
bat dela: andereño, Oñati, Beñat, etab.
Beraz,
27 letra euskal alfabetoak. Ea buruz nola emango genituzkeen...
A,
be, ze, de, e, efe, ge, hatxe, i, jota, ka, ele, eme, ene, eñe,
o, pe, ku, erre, ese, te, u, uve, uve bikoitza, ixa, i grekoa eta zeta.