"Duena" eta "duela"

 

 

 Askotan entzuten da: "ze Arantxa? Ile zuria duena ala ile zuria duela?"

 "Duela" eta "duena" nahasteko arrazoia gaztelaniako "que" izan ohi da. Azter dezagun bereizketa.

Batzuetan, "zein" galderari erantzuten diote; adibidez, "ile zuria duen Arantxa", edo "Arantxa, ile zuria duena" kasuan.

Eta, beste batzuetan, berriz, "zer" galderari erantzun beharko liokete; alegia, "zer esan dugu Arantxaz?" Ile zuria duela.

 Beraz, "Arantxa la del pelo blanco, la que tiene el pelo blanco" esaldiak sortzen die nahastea bati baino gehiagori. Beraz, "ile zuria duena" esan behar horrelakoetan, eta hori bezalaxe…

 Bada…

"Izeba bat daukat Legazpikoa dena", eta ez "Legazpikoa dela".

Edo "badaukat alkandora bat oso polita", hau da, "oso polita dena", eta ez "oso polita dela".

Edo, azkenik, "gure amak, hiriaren erdian bizi denak, horixe esaten du", eta ez, inolaz ere ez, "gure amak, hiriaren erdian bizi dela, horixe esaten du".

 

 

"Arantxa, ile zuria duena, etorri da"

 

"Arantxa, ile zuria duela, etorri da"