Telefono-zenbakiak
 

 

 Nola eman telefono-zenbakiak, ohitura ezberdinak baitaude: gaztelaniaz binaka, ingelesez banaka...

 Gure zenbatzeko sistema hogeikakoa denez (10, 20, 30, 40, etab.), telefono-zenbakiak banan-banan ematea da egokiena, askoz ere errazagoa egiten baitzaigu denoi euskaraz zenbakiak banan-banan ematea.

 Alegia, 70 zenbakia eman behar bagenu, "hirurogei" esan eta, bukatu baino lehen, hartzaileak 6a jarri lezake aurretik, zenbaki osoa entzun aurretik esan nahi dut.

 Bada, horrexegatik zenbakiak banaka ematea hobe, orduan ez baitago batere arazorik: zazpi-huts-bederatzi-lau…

 

 

Telefono-zenbakiak banaka ematea hobe: "zazpi-huts-bederatzi-lau...".