Askotan
entzun eta ikusten dira honelakoak: "autobusak eta taxiak ezik";
edo, baita ere, "zuri ezik, gainerako guztiei bidali diet oparia".
Hala
ere, esan dezagun "izan ezik" erabiltzen dutela autore
gehienek; hori bai, kontu eginez "izan ezik"-en ezkerrean
doan sintagmak eskuinean dagoenaren kasu-marka bera hartzen duela.
Beraz,
Euskaltzaindiaren arabera, formula osoa erabiltzea onena.
Halaxe
da, "izan
ezik" eta ez "ezik"
bakarrik. Beraz, "herri
honetan izan ezik, beste guztietan izan gara",
edo "igandean izan
ezik, beste guztietan lan egin dugu",
edo "denak joan
ziren, ama izan ezik".