Erdarakada
bat dakarkizuegu gaur. Badakizue egoera batzuetan "zerekin"
eta "zertaz" erabil daitezkeela, inolako arazorik gabe.
Halaxe
da: "lumaz idatzi dut eskutitza" edo "lumarekin idatzi
dut". Bietara esan daiteke.
Baina,
kasu hemen!: "txirringarekin joango gara".
Bada,
sarritan entzuten den erdarakada dugu hori, "vamos a ir con la
bicicleta"-ren ordaina.
Egin
dezagun, beraz, oker-zuzenketa bat: "motoarekin
itzuliko gara".
Ez,
bada!: "motoz
edo motoan itzuliko gara".
"Txirringarekin
joan ginen" esan ordez…
"Txirringaz
edo txirringan joan ginen".
Eta
azkenekoa: "autobusarekin
etorriko da"...
Bada,
gaizki esana: "autobusean
edo autobusez etorriko da".