Ez dugu lanik egin!
 

 

 Partitiboaz hitz egin behar dugu gaur, bai baita honetan erdal interferentzien eragin txiki bat.

 Bada bai interferentziarik! Batetik, hitzei partitiboaren marka lotzen zaienean (hau da, "ez dugu lanik egin" esaldian) "–ik" forma mugagabea erabili behar dugu.

 Alegia, ez dela esan behar "ez dugu lanarik egin" baizik eta "ez dugu lanik egin". Hori batetik.

 Eta, bestetik, aditza beti singularrean erabili behar dugula. Ez esan "ez ditugu lanik egin", baizik eta "ez dugu lanik egin".

 Beraz, ikus dezagun zein den Euskaltzaindiaren erabakia.

 Erabil bedi partitiboa euskaraz —esaten du Euskaltzaindiak—, beti erabili den gisa; hau da, artikulurik gabe (lagunik, lanik, ahuntzik, etab.) eta, bestetik, aditza singularran daramala (dugu, dute, genuen, etab.).

 Egin dezagun ariketatxo bat. "Ez daude gailetak"...

 Gaizki!: "ez dago gailetarik".

  "Baduzu ardoa?"...

 Hori ere ez da zuzena: "ba (al) duzu ardorik?".

  "Burua ez duenak ezin txapela eraman"...

 Ez, bada!: "bururik ez duenak ezin txapelik eraman".

 

 

"Ez dago gailetarik"

 

"Ez daude gailetak"