Ohar
gaitezen badirela zenbatzen diren izenak (auto, liburu, ogitarteko,
lapitz, etab.), eta horien ondoan, zenbatu ezin diren beste batzuk (bero,
hotz, beldur, lotsa, gorroto, maitasun, etab.). Zergatik diogun hau?
Bada, azken horietan arazo txiki bat sortzen zaigulako.
Halaxe
da. Lehen multzokoak kontatu daitezkeen bitartean (bost auto, bi liburu,
etab.), bigarrengo horiek ezin dira kontatu. Ez dago esaterik "maitasun
bat", "hiru maitasun"
eta horrelakorik.
Beraz,
eta hemen dator gaurko ikaskizuna. Ez da egokia kontatu ezin diren izen
horietan "asko"/"gutxi"-ren antzeko zenbatzaileak
erabiltzea. Adibidez, ezin esan "hotz
gutxi egiten du", baizik eta...
"Ez
du hotz handirik egiten".
Ez
esan "beldur
asko diote"...
Esan
dezagun "beldur
handia diote".
Eta
"bide asko
geratzen da oraindik"…
Horrela
ez, baizik eta "bide
luzea geratzen da oraindik".
Eta
arrazoi berberagatik: "ez
du hainbeste bero egiten" esan
ordez…
"Ez
du halako edo hainbesteko berorik egiten".
Azkenik, "zenbat
gose dudan gaur" esan ordez...
"Nolako
edo zelako gosea dudan gaur".
Dena dela, salbuespen bat "denbora
asko" esatea da, "denbora
askoan" esan eta idazten dugunean
zuzen ari baikara.