Ez dira gauza bera "aitortzea" eta "onartzea", baina
maiz nahastu egiten dira bi aditzok.
Alde
batetik, "onartu"-ren sinonimo dira "onetsi"
edo "ontzat hartu" edota "ontzat eman". Adibidez,
"mundu zabalean onartuak dauden ohiturak" esan dezakegu.
Baina, beste alde batetik, "aitortzea"
izan liteke huts bat edo ezkutuan gorde nahi den zerbait adieraztea,
edo, baita ere, norbait edo zerbait ezagutzea. Adibidez: "errua
aitortu", "epaileari aitortu", "euskalduntasuna
aitortu".
Dena
den, "aitortu" eta "onartu" ez nahastea eskatzen
genuen.
Halaxe
da. Adibidez, "onartu
zuen berak egin zuela akatsa" esamolde
okerra alde batera utzita, esan dezagun "aitortu
zuen berak egin zuela akatsa".