"Eman" eta "gertatu"

 

 

 

 "Eman" aditzak adiera bat baino gehiago ditu, baina esan dezagun ez duela inoiz "gertatu" aditzaren esanahirik. Hau da, lehenik eta behin, berezko esanahia geneukake.

 Horixe, ematea. Adibidez: "musu bat eman", "eskua eman", "laguntza eman"…

 Bigarren. "Igaro" edo "pasatu" aditzen esanahia ere badu.

 Bai. "Bi ordu eman zituen", bi ordu pasa edo igaro zituela esateko.

 Bestetik, "amore eman" aditzaren esanahia ere har lezake.

 Baita ere, "oinetakoek eman egiten dute".

 Zer gehiago? "Irudi" aditzaren esanahia: "tuntuna ematen du askotan".

 Edo "zaletasuna" adierazteko ere erabil daiteke: "ardoari emana dago", hau da, "ardozalea da".

 Eta horiekin batera: "aditzera eman", "amore eman", "ontzat eman", "gogoak eman", "kontu eman", etab. Baina, hasierako oharrera gatoz: "Eman" aditzak ez duela "gertatu" aditzaren esanahirik.

 Horixe izan behar da kontuan. Alegia, ez esan "arazo hori gure artean ematen da", baizik eta "arazo hori gure artean gertatzen da".

 Beraz, ez eta ere, "kasu hori Tafallan eman da", baizik eta…

 "Kasu hori Tafallan gertatu da".

 Eta, amaitzeko, ez esan "arazoak eman dira", baizik eta...

 "Arazoak izan dira".

 

 

"Kasu hori Tafallan gertatu da"

 

"Kasu hori Tafallan eman da"