Azken
urteotan, bizkaierazkoak soilik ziren "nortzuk", "zeintzuk"
eta "zertzuk" galdetzaileak hedatu zaizkigu, euskara idatzian
batik bat.
"Nor",
"zer" eta "zein" galdetzaileak mugagabeak diren
ala ez alde batera utzita, Euskaltzaindiak "zer"
galdetzaile mugagabea hobesten du. Berdin gertatzen da "nor"/"nortzuk"
eta "zein"/"zeintzuk" bikoteekin ere. "Nor"
eta "zein"
hobesten dira.
Hortaz,
ondorengo bikoteetatik zein hobetsi: "zer dira irudi haiek",
ala "zertzuk dira irudi haiek"?
"Zer
dira irudi haiek"!
"Nortzuk
dute etxeko giltza" ala "nork dute etxeko giltza"?
"Nork
dute etxeko giltza".
"Zein
ala zeintzuk dira pertsonen alderik onenak"?
"Zein
dira pertsonen alderik onenak".
Dena
den, esan dezagun, baita ere, Euskaltzaindiak ez dituela atzizki pluralgileak
dituzten formak inola ere gaitzesten.
Halaxe
da, bai! Eta "zertzuk"/"nortzuk"/"zeintzuk"
formak erabiltzen badira, hona hemen nola deklinatu: "nortzuk",
"zeintzuk", "zertzuk" (nor); "nortzuek",
"zeintzuek", "zertzuek" (nork); "nortzuei",
"zeintzuei", "zertzuei" (nori); etab.