Entzule
gipuzkoar batek hauxe jakin nahirik dei egin digu: ea ondo esanda dagoen
"lan honekin bukatzean" esamoldea. Adibidez, "lan honekin
bukatzean, beste batean hasiko naiz".
Beno,
lehenik eta behin, entzule hori gipuzkoarra delako, baina, bizkaitarra
balitz, "lan honegaz" esango luke, eta Iparraldekoa izanda,
berriz, "lan honekilan" . Baina, tira! Hiru kasuetan arazo
bera da.
Beraz, lehen adibidearekin geratzen gara. Ondo esanda al dago "lan
honekin bukatzean" esamoldea?
Ez,
bada! Esamolde hori oker dagoela esan behar da, euskarak bere-berea
duen "lan
hau bukatzean" esan besterik ez
baitugu. Izan ere, kontuan hartu, arazoa gaztelaniaren "con"
horrekin dagoela, hau da, "al acabar con este trabajo" esaten
delako.
Beraz,
gauza garbi dago, eta beste adibide batzuetan hobeto ikusteko, zer esan
beste kasu hauetan? "Arazo
honekin eta harekin bukatzeko"...
Bada,
horren ordez, "arazo
hau eta hura bukatzeko" esan beharko
dugula.
"Liburuarekin
bukatzeko 40 orrialde falta zaizkit"...
Ez.
"Liburua
bukatzeko 40 orrialde falta zaizkit".
"Irratsaioarekin
bukatzeko"...
Gaizki!:
"irratsaioa
bukatzeko"