Lerroz aldatzeko marratxoa
 

 

 Idazten hasi orduko, lerroz aldatzeko marratxoarekin egiten dugu topo. Nola jarri marratxo hori?

 Edozein hizkuntzatako idazleek bi irizpide nagusi erabiltzen dituzte hitza ezinbestean zatitzeko, eta, ondorioz, marratxoa jartzeko: marratxo hau morfemak kontuan harturik jarri, edota silabak bereizteko.

 Baina, morfema eta silaba diogunean, zertaz ari garen kontuan hartu behar.

 Morfema esatean, hitzen zatiei buruz ari gara. Hau da, euskararen kasuan, morfemak kontuan hartuz gero, hauxe da hitzen banaketa: "zakurr-a", "due-la", "gizon-ik", "maitasun-a", etab.

 Eta, alderantziz, morfemen ordez silabak hartzen badira?

 Orduan era honetara zatituko ditugu hitzak: "za-ku-rra", "du-e-la", "gi-zo-nik", "mai-ta-su-na"…

 Eta, hau guztia esanda, jakin beharrekoa zer da?

 Bada, Euskaltzaindiak hitzak silabaka zatitzea gomendatzen duela. Beraz, "za-ku-rra", "gi-zo-nik"… etab.

 

 

"Za-ku-rra"

 

"Zakur-a"