"Bana", "bina", "hiruna"...
 

 

 Ikus dezagun "–na" atzizki banatzaileak esaldi barruan hartzen duen tokia.

 Bada, bai, kontuz ibili behar da! Atzizki honek, "bana" atzizkiak, (edo Iparraldean "bedera" atzizkiak, berdin da) solasean "bat"-i legokiokeen toki bera hartzen du.

Alegia, "edan dezagun beste baso bat" esaten bada, "edan dezagun beste baso bana" esan beharko dugu.

 Beraz, lagun bakoitzak liburu bat erosi duela adierazteko?

 "Liburu bana erosi dutela" esango dugu; edo bakoitzari opari bat eman bazaio, egokiagoa izango da "opari bana eman zaiela" esatea.

 Beraz, "-na" atzizki banatzailea zuzenki lotzen zaie zenbakiei: "bana", "bina", "hiruna"… Alabaina, zer gertatzen da "t" batez bukatzen diren zenbakiekin? "Bat", "bost"… etab.?

 Bada, bukaerako "t" kontsonante hori galdu egiten dutela.

Ez da "bostna" esan behar, baizik eta "bosna", eta, beraz, ezta ere, ez da galdetu behar "zenbatna?", baizik eta "zenbana?"

 

 

"Bosna", "zenbana?"

 

"Bostna", "zenbatna?"