Hemen eta

"non-nahi"

 

 

 Idazkeragatik aipatzen dugu. Nola idatzi behar da "non-nahi"? Hitz bakar bat bezala, dena lotuta, marratxoa erabiliz...?

 Oro har, galdetzaile batez ("nor", "zein", "non", etab.) eta "nahi" partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean eta lotuta idatziko ditugu. Adibidez, "nornahi"…

 Adibide batzuetan ikusiko dugu garbi. Nola idatziko dugu "zernahi"?

 Zer + nahi: "zernahi", dena lotuta!

 Eta "nolanahi" edo "noranahi"?

 Gauza bera: "nola" edo "nora" + "nahi", hitz bakarra; "nolanahi" edo "noranahi", dena lotuta.

 Aipa dezagun, ordea, n,t edo k-z bukatzen den galdetzailearen kasua, salbuespena. Nola idatzi "non-nahi"?

 Bi modutara idatz dezakegu:

  • "Non-nahi", bi hitzak oso-osorik eta marratxo batez lotuta, edo
  • "Nonahi", marratxorik gabe lotuta, baina "n" bakar batez.

 

 

"Zernahi", "nolanahi", "noranahi", "non-nahi" / "nonahi"

 

"Zer-nahi", "nola-nahi", "nora-nahi", "nonnahi"