"Amorrazio", "instalazio"
 

 

 "-Zio" atzizkiaren erabileraz ariko gara gaur, azken 25 urteotan zenbait aldaera izan baitu atzizki honek.

 Bai, halaxe da. Euskarak latinetik eta latin hizkuntzetatik harturiko maileguen artean "–tzione" atzizkiak axola berezia du hainbat euskal hitzetan: "amorrazio", "begitazino", etab.

 Baina, "-keta" eta "-kuntza" atzizkiak sarri entzuten dira, bada! "Oposaketa", "instalakuntza"… etab.

 Euskaltzaindiak, soziolinguistikako arrazoiak direla eta, "-zio" aldaera hobetsi du, euskara batuan erabiltzeko.

 Beraz, nola esan: "oposaketa" ala "oposizio"?

 "Oposizio", dudarik gabe.

 "Instalakuntza"-ren ordez…

 "Instalazio".

 "Koordinaketa", "negoziaketa" eta "konparaketa"-ren partez…

 Bada, "koordinazio", "negoziazio" eta "konparazio"… Ez dago konparaziorik!

 

 

"Oposizio", "koordinazio", "konparazio"

 

"Oposaketa", "koordinaketa", "konparaketa"