"Aurrealde", "atzealde"
 

 

 Literatur tradizioan aski ohikoak dira "aitzinalde" eta "gibelalde", eta ildo beretik, "aurrealde", "atzealde", "barrualde" etab. Baina gerora, hizki bat, "k" hizkia sartu zaigula ohartzen gara.

 Bai, mende honen erdialdera edo, hasi ziren agertzen Hegoaldeko euskara idatzian k-dun forma horiek: "barrukalde", "atzekalde", etab.; eta, egia esan, nahiz eta tradizioko formak desagertu ez, asko hedatu dira azken urteotan k-dun forma hauek.

 Gatozen araua ematera, baina euskara idatzirako, ezta?

 Halaxe da, euskara idatzirako du emana Euskaltzaindiak ondoko araua: alegia, "k" hori alde batera utzita, erabil daitezela esapide osoak, hau da, "aurreko alde" modukoak edota forma atzizkidun jatorrak: "aurrealde" gisakoak.

 Beraz, hona hemen ariketa. Ez idatzi "aurrekalde", baizik eta…

 "Aurreko alde" edo "aurrealde".

 Eta ez idatzi "atzekalde","barrukalde", "kanpokalde" eta gainerako k-dun formak, baizik eta...

 "Atzealde" edo "atzeko alde", "barrualde" edo "barruko alde" eta "kanpoalde" edo "kanpoko alde".

 

 

"Aurreko alde", "Aurrealde"

 

"Aurrekalde"