"Bait-" partikula

 

 

 Partikula hau aditzari lotuta agertzen da beti, bereiz idaztea azken 25 urteotako kontua baita. Dena dela, aditzari lotzean gertatzen diren aldaketengatik aipatu nahi dugu gaur hemen.

 Halaxe da. "Bait-" partikula aditzari lotzean gertatzen diren aldaketak dira lotuta idazteari hainbatek ikusten dion eragozpenik larriena. Baina lotura-legeok ez dira batere zailak.

 Bada, ikus ditzagun. Bait- + n, nola esango dugu?

 "Bainator", "bainaiz" edo "bainenbilen".

 Bait + h: nola esan?

 "Baihator", "baihaut", "baihaiz"…

 Bait + d?

 "Baita", "baitugu", "baitabiltza"...

 Bait + g?

 "Baikaude", "baikara", "baikoaz"...

 Bait + z?

 "Baitzarete", "baitzen", "baitzuen"…

 Eta azkenik, bait + l?

 "Bailetor", "bailuke" edo "bailitzateke"...

 Hortaz, Euskaltzaindiaren erabakiaren arabera, idatzi ere ahoskatzen den eran egin behar da.

 Horixe bera! Zehatzago esateko, "bait-" partikula, kasu guztietan, aditzari atxikia idatzi behar da, eta ez berezita: "bainaiz", "baikara", "baitoaz", etab.

 

 

"Bainator", "baita", "baitzen","baikaude", "bailuke"

 

"Bait nator", "bait da", "bait zen", "bait gaude", "bait luke"