"Tontoa" eta "tuntuna"
 

 

 Izen-bikoteekin jarraitzen dugu. Aurreko txandan genioen bezala, jeneralean, genero-bereizketarik gabe erabiltzen ditugu hitz gehienak, sexua bereizi gabe; alegia, "kirolari", "ume", "saltzaile"… Baina, zer gertatzen da izenondo edo adjektiboekin?

 Bada, gauza arraro gutxi. Izenondo edo adjektiboek ere ez dute euskaraz genero gramatikalik, nahiz eta inguruko erdaren eraginez gutxi batzuk baditugun: "tontoa/tuntuna", "gizajoa/gajoa"... etab.

Baina, beharbada, adibide batzuk ikustea ez letorke gaizki. "Mirenek txotxola-aurpegia jartzen du" esango banu?

 Bada, ez legoke ondo esaldi hori. "Mirenek txotxolo-aurpegia jartzen du" esan beharko genuke.

 Beste adibide bat: "musika klasika dut gustuko"!...

 Ez, horrela ez, baizik eta "musika klasikoa dut gustuko" esatea hobe.

 "Ixabel tonta bat da"...

 Ez. "Ixabel tuntuna da".

"Andre histerika bat"...

 Ez. "Andre histeriko bat".

 Eta, azkenekoa: "gure ama oso kulta da"...

 Bada, hori ere ez!: "gure ama oso kultua da", edo nahi baduzu, "oso jantzia da".

 

 

"Andre histeriko bat"

 

"Andre histerika bat"