Badira
euskaraz izen-bikote berezi batzuk: "lehengusu/lehengusina", "alargun/alarguntsa",
"printze/printzesa" etab., baina ez dira gehiegi.
Ez,
ez dira gehiegi, eta, gainera, bide mugatua da hori. Jeneralean, hitz
bera erabiltzen dugu genero-bereizketarik gabe, hau da, "kirolari",
"ume", "haur", "saltzaile"….
Baina,
hala ere, inguruko hizkuntzek jarraitzen ez duten bide propio bat badu
euskarak hainbat izen-bikoterentzat.
Bai,
hori egia da. Eta, batez ere, pluralean eman behar direnean izan behar
da hori kontuan.
Adibidez, "los hijos" esateko, ez da
"semeak"
esan behar, baizik eta "seme-alabak".
Eta
gauza bera eduki behar kontuan "los abuelos", "los tíos" edo
"los padres" esateko, ezta?
Halaxe
da. Gainera, kontu egin askok esaten dutela gaztelaniaz "¿Qué
tal tus "aitas"?, "tus padres" esan ordez.
Euskaraz "aita-amak"
—hau da, "aita eta ama"—
edo "gurasoak"
esan beharko da, eta ez "aitak".
Edo berdin, "osaba-izebak",
eta ez "osabak"
, edo, ezta ere, "aitonak",
baizik eta "aiton-amonak".