Adibidez,
"ha visto la casa", edo "ha visto las casas". Erdaraz bietan ere "ha
visto" esaten da, aditza berdin jokatuz.
Hortxe
dago koxka! Euskaraz ez, ordea! "Ikusi" aditza, batean, singularrean
emango dugu, eta, bestean, berriz, pluralean. Alegia, aditzaren konmuztadura
errespetatu egin behar da.
Ikus
dezagun adibide batzuetan. Gaizki dago "Mirenek
etxeak ikusi du" esatea!
Hain
gaizki ere! "Mirenek
etxeak ikusi ditu" esan beharko da.
Eta
berdin, gaizki, baita ere: "zuk
lan batzuk egin dezakezu" esatea.
Jakina!:
"zuk lan batzuk egin
ditzakezu" esan beharko da.