Aditz
honek ere —"deitu" aditzak bezalaxe—, bi tradizio ditu, Iparraldekoa
eta Hegoaldekoa.
Iparraldeko
tradizioaren arabera, "etxera lagundu nau" erabiltzen dute. Hegoaldean,
berriz, "etxera lagundu dit" da nagusi.
Eta,
beraz, euskara batuan bi formak onartzen dira.
Halaxe
da. Iparraldean "pozik
lagunduko zaitut etxera" esango dute,
eta Hegoaldean, berriz, "pozik
lagunduko dizut etxera".
Beraz,
baita ere, "aitak ama
lanean lagundu zuen" edo...
"Aitak
amari lanean lagundu zion" .