"Itxaron"
esan dugu, baina aditz honek baditu bere aldaerak!
Bai,
Gipuzkoan "itxoin", eta Bizkaian, berriz, "itxadon".
Beraz,
"itxaron". Aditz hau bi sailetako aditz bezala erabiltzen dela esan
behar.
Halaxe
da. Objektua dagoenean, nor-nori-nork saileko aditz bezala.
Adibidez, "nik
hemen itxoingo diot amari", edo "Mireni
itxaron zioten".
Eta, bestalde, objekturik ez badago,
orduan, nor-nork saileko aditza erabiliko dugu. Adibidez: "goiz
osoan alferrik itxaron dute".
Egin
dezagun ariketa labur bat. "Atarian
itxarongo zaitut!"...
Gaizki
esana: "atarian itxarongo
dizut".
Eta
"ez gu itxaron!"...
Hori
ere gaizki: "ez guri
itxaron!"