"Gonbidatu"

 

 

 "Gonbidatu du" eta "gonbidatu dio" esaldien arteko auzia erabakitzeko hartzen dugu aditz hau.

 Ezer baino lehen, esan dezagun "gomitatu" ere esaten dela Iparraldean, baina, berez, "gonbidatu" hitza da Euskaltzaindiak hobetsi duena Hiztegi Batuan.

Aditz honek, nor-nork sailekoa denez, "du" eskatzen du aditz laguntzaile gisa, eta ez "dio".

 Beraz, ez dugu esango "Mikeli afaltzera gonbidatu diote", baizik eta...

 "Mikel afaltzera gonbidatu dute".

 Eta, ezta ere, ez dugu esango "andregaiak bere etxera afaltzera gonbidatu dit", baizik eta...

 "Andregaiak bere etxera afaltzera gonbidatu nau".

 

"Afaltzera gonbidatu naute"

 

"Afaltzera gonbidatu didate"