"Ezin"
aditzak nor edo nork jokaera duela erakutsi nahi genizueke gaur; alegia,
"ezin" aditzak nor edo nork jokaera duela, lagun duen aditzaren
arabera.
Zer
esan nahi den? Bada, adibidez, "etorri" aditzarekin ikus dezakegu, aditz
laguntzaile gisa "gara" erabili beharko baitugu.
Beraz,
oker esango genuke: "Idoiak
ezin du bakarrik etorri", horren ordez
esan beharrekoa beste hau baita...
"Idoia
ezin da bakarrik etorri".
Edo
beste hau. Ezin esan "ezin
dugu ate estu horretatik sartu", baizik
eta...
"Ezin
gara ate estu horretatik sartu".