Errepara
diezaiogun "behar" aditzari, eta adibide bat jarriz nahi baduzue:
"hori horrela izan behar
da"; askotan entzuten dugun esaldia.
Askotan
entzun bai, baina okertzat emango genukeen esaldia, "horrek
horrela izan behar du" esan beharko
bailitzateke.
Horrekin
esan nahi dena da "behar izan" aditzak nor-nork jokaera eskatzen duela.
Horixe
bera! Aditz transitiboa, alegia. Hau da, beti "du" erabiliko dugu aditz
laguntzaile gisa, eta ez "da", Euskaltzaindiaren gomendioz, behintzat.
Bizpahiru
esalditan argiago gera dadin. Ez esan "datorren
astean joan beharko gara", baizik eta…
"Datorren
astean joan beharko dugu".
Eta
ez esan "haiek ere etorri
behar zirela esan ziguten"; horren ordez
esan dezagun...
"Haiek
ere etorri behar zutela esan ziguten!".