Bada
euskaraz hitz-sail bat euskalki batzuetan "–ain" bukaera duena eta beste
batzuetan "–aiñ" edota "–ai". Hiru bukaera ezberdin, alegia.
Horien
artean gehien erabiltzen direnak "usain", "arrain" eta
"zain" eta, baita ere, azken honen eratorriak: "artzain",
"diruzain", "ertzain" e.a.
Horretan
ados, baina jakin beharrekoa zein forma hobesten den!
Bat
datozenean, Bizkaian eta Iparraldean erabiltzen diren formak hobesten
ditu Euskaltzaindiak.
Alegia,
"-ain" eta "-ai" aldaerak dituzten hitzetan, "-ain" formak erabil
daitezela!
Horixe
bera:
"Arrai"
ez baino, "arrain".
"Usai"
ez baino, "usain".
"Zai"
ez baino, "zain".
Eta berdin azken honen eratorriak: "artzain",
"itzain",
"gotzain",
etab.