Zer
arraio! Gero eta gehiagotan entzuten dugu "egiten
duzu gauza batzuk beldurrarekin". Esaldi
aldrebesagorik!
Gaztelaniaren
eraginez egiten dira oker horiek. Izan ere, gaztelaniaz "haces una cosa
con miedo" eta "haces las cosas con miedo" adierazteko beti "haces"
esaten da.
Beraz,
"duzu" eta "dituzu" aditz laguntzaileak bereizten ikasi behar.
Jakina,
"jertse bat erosi duzula" esan beharko da, baina "jertse batzuk erosi
dituzula".
Eta,
beraz, ez esan "gaur
goizean entzun dut hitz horiek", baizik
eta...
"Gaur
goizean entzun ditut hitz horiek".