"Batik bat" idatzi, eta "batipat" esan

 

 "Behinik behin" eta "beñipein" hitzen antzeko jokoa eskaintzen dute bi hauek ere: "batik bat" eta "batipat".

 "Batik bat" esapideak ez du "behinik behin"-ek duen literatur tradiziorik, ez baita testuetan ia 1930. urtera arte azaltzen, eta, horrez gainera, Hegoaldekoa da soilik.

 Beraz, jakingarri hauen ondoren, ea zer dioen Euskaltzaindiak.

 Euskaltzaindiak erabaki duena da euskara batuan "batik bat" idatzi behar dela (marratxorik gabe). Baina, betiko legeen arabera, ahoskatu, "batipat" ahoskatu behar dela.

 Adibidez.

 "Gazteentzat batipat" esango dugu, baina "Gazteentzat batik bat" idatzi.

Era berean, "egunero, baina batipat igandetan" esan arren, "egunero, baina batik bat" idatziko dugu.

 

"Batik bat"

 

"Batipat"