"Bat-batean"
eta "bapatean" aipatu genituen atzo, bien ahoskera eta idazkera bereizi
behar direla esanez.
Gauza bera esan al liteke "behinik behin"
eta "beñipein" hitzei buruz?
Bada,
bai; bi adibideentzat arau bera eman daiteke. "Behinik behin"
esapidea literatur tradizio guztietan erabiltzen da. Idazkera p-dunak
ia gipuzkerako testuetan soilik agertzen dira, eta, oro har, "behinik
behin" da tradizio hoberena duen hizkera.
Beraz,
atzoko arau bera gogora dezakegu.
Euskaltzaindiaren
erabakia da euskara batuan "behinik
behin" idatzi behar dela (marratxorik
gabe). Baina, betiko legeen arabera ahoskatuz, "beñipein" esan
behar dela.